Martxa baten lehen pausoak. Primeros pasos de una nueva andadura

07/04/2016 | Victoriano Gallastegi

rss Ezagutzera eman
Martxa baten lehen pausoak.                                                 Primeros pasos de una nueva andadura

DESCARGAR IMAGEN

Kaixo, irakurle. Nire lehenengo bloga izango den honetan lehendabiziko hitzak nire burua aurkezteko erabiliko ditut. Victoriano Gallastegi nauzue, bergararra, urte luzez Bergarako alkate, debagoieneko Partzuergoko buru eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izandakoa eta orain senatari bezala herritarren zerbitzura berriz ere lanean, ilusio handiz eta gogotsu hasteko prest dagoena.

Aurretik izandako kargu publikoetan, ez dut herritarrekin  komunikatzeko aparteko esfortzurik egin behar izan, herritarrengandik gertu dauden erakundeek bertako komunikabideetan isla izaten dutelako alde batetik, eta gertutasun horrek egunerokotasunean aurrez aurre herritarrekin berba egiteko aukera ematen duelako bestetik. Orain ordea, ordezkatzen ditudan herritarrengandik aparte geratzen den erakunde batetatik herritarrak zerbitzatzeko erronka dut aurrean, eta egiten dugun lan hori zuengana, herritarrengana, helaraztea, nire betebeharretako bat dela uste dut. Hori dela eta, orain arte erabili ez dudan bitarteko honetaz baliatzeko konpromisoa hartzen dut.

Blog honetatik, herritarrentzako hain ezezaguna den erakunde honetan egiten dugun lanari eta hemen hartzen diren erabakiei buruz idatziko dizuet. Oraintxe abian jarri berri den legegintzaldi honek oraindik martxa hartu beharra du, guk geuk bezalaxe. Lehenengo esperientziak oso politak izan dira niretzat pertsonalki, Senatuko Adin Mahaiko Presidente izatea tokatu bai zait eta Senatua eratzeko saioko bilkura zuzentzea beraz. Nahiz lan berria eta erantzukizun handikoa izan, hainbeste urteko esperientziak zerbaitetarako balioko eta lasaitasunez aritzeko balio izan dit, berritasunaren urduritasun puntua ere izan banuen ere.

Esan bezala, senatuan egiten dugun lanaren berri lerro hauen bidez emateko konpromisoa hartzen dut aurrerantzean, eta aldez aurretik eskertzen dizuet zuek beste aldean eskaintzen didazuen arreta eta denbora, baita zuen iruzkinak ere. Laster arte bada!

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Kaixo, querido lector. Emplearé las primeras líneas de este mi primer blog, para presentarme. Soy Victoriano Gallastegi, bergarés, he sido alcalde de Bergara durante muchos años, así como Presidente de la Mancomunidad de Debagoiena y juntero en las Juntas Generales de Gipuzkoa, y ahora mismo, nuevamente al servicio de los ciudadanos, con ilusión y ganas de trabajar, esta vez como senador.

En los cargos públicos en los que he servido con anterioridad, no he tenido que hacer un esfuerzo especial de comunicación, por un lado porque las instituciones más cercanas a los ciudadanos tienen gran repercusión en los medios locales, y por otro, porque la cercanía a los ciudadanos hace posible un contacto directo con ellos. Ahora, sin embargo, tengo el reto de servir a los ciudadanos desde una institución que les queda lejana, y por ello, tengo la convicción de que uno de mis deberes es hacer llegar a los ciudadanos a los que sirvo el trabajo que realizamos en el Senado. Es por ello que me comprometo a hacerlo, empleando este medio, nuevo para mí.

Desde este blog, daré cuenta del trabajo que realizamos aquí y las decisiones que se toman desde esta institución tan lejana para los ciudadanos. Esta legislatura que acaba de comenzar debe coger aun su ritmo, al igual que debemos hacerlo nosotros mismos. Las primeras experiencias, en lo personal, han sido para mí muy bonitas, ya que me ha tocado ser presidente de la Mesa de Edad del Senado, y por tanto presidir la sesión de constitución del Senado. A pesar de ser algo nuevo para mí y una labor de gran responsabilidad, la experiencia de tantos años me ha servido para realizar esta labor con tranquilidad, aunque con esos pequeños nervios aparejados a la novedad.

Como decía, desde estas líneas adquiero el compromiso de informaros sobre la labor que realizamos en el senado, y os agradezco de antemano, la atención y el tiempo que me prestáis, así como vuestros comentarios. Así que, ¡hasta pronto!